APIRILAK 18, ostirala, 19:30
Sarrera: debalde

Joseina Etxebarriak aurkeztuko du desfilea, Slow Trip break dantzariek erakustalditxo bat prestatuko dute eta Oleaktiff DJ-ak musika jarriko du.
Epaimahaia Urko Aristik (eguraldi-gizon eta kazetaria), Nerea Aliasek (telebistako aurkezlea) eta Yannick Vergarak (aktorea) osatuko dute.
Bilboko 9 ikastetxeko gazteak eman zuten izena Skunk Funk moda desfilean parte hartzeko eta horietatik 4 aukeratu ditugu.
Ibarrekolanda, Kirikiño Ikastola, Solokoetxe eta Deustu Ikastolako gazteak izango dira modeloak eta sari itzel bat irabazteko lehiatuko dira.