DANTZAZANK eta DISTIRAZANK LEHIAKETETAKO OINARRIAK:

Loogix.com. Animated avatars. Zoom

LEHIAKETETAKO OINARRIAK-2010:

  • 12 eta 18 urte bitarteko  gazteek parte hartu ahal izango dute (1992tik eta 1998ra bitartean jaiotakoak).
  • Taldeka eman behar da izena eta 5-6 pertsonek osatuko dute talde bakoitza.
  • Ikastetxe bakoitzetik nahi beste taldek eman ahal dute izena. 
  • Talde bakoitzak ikuskizun bakarra aurkeztuko du.
  • Kasting zein Galako epaileek euskararen presentzia lehenetsiko dute erabakia hartzerako orduan.
  • Izena emateko epea otsailaren 12an bukatuko da.
  • KASTINGAK otsailak 17 eta 18 (Distirazank) eta otsailaren 24 eta 25ean (Dantzazank) izango dira Bilborocken. Izena emandako taldeen artean aurre-aukeraketa bat egingo da, 18 taldek parte hartuko dute kastingetan.
  • Izena eman duten talde guztiek ikuskizun bat prestatuta ekarri beharko dute. Behar duten musika edo materiala (musika tresnak, eszenografia elementuak,…) ere taldeek ekarriko dute.
  • Kastingetan 18 talde baino gehiagok izena ematen badute antolatzaileek irizpide hauen araberako aukeraketa bat egingo dute:

-       Euskararen presentzia.

-       Taldekide kopurua.

-       Ikuskizunaren grabazioa.

-       Taldea neska eta mutilek  osatzea.

-       Ikuskizunen iraupena.

  • Aukeraketa egiterako orduan, neskaz eta mutilez osatutako taldeak izatea kontuan hartuko da.
  • Talde aukeratuek finala aurretik profesional euskaldun batek zuzendutako entseguetara joan beharko dute eta gazteei ikuskizunak prestatzen eta hobetzen lagunduko zaie.
  • Finalak apirilean Bilborocken (DANTZAZANK GALA: apirilaren 24ean eta DISTIRAZANK GALA: apirila ren 17an) burutuko da arratsaldeko 19:30ean.
  • Gala prestatzeko entseguetara joatea derrigorrezkoa da.
  • Sariak hauek dira:

o   1. saria: ikas bidaiarako diru laguntza edo multiabentura asteburu pasa 6 lagunentzat. (Ikasbidaiarako diru laguntza jasotzeko taldekide guztiak ikastetxe berekoak izan behar dira ).

o   2. saria: Arratsalde pasa paintball edo karting egiten.

o   3. saria: Elkarmegadendako bonoak.

  • Epai-mahai batek apirilean aukeratuko ditu irabazleak. Epamahaiak horrela erabakiz gero, sariak huts gera daitezke.

  • Finalean ikastetxe desberdinetako gazteen parte hartzea bermatuko da.
  • Izena emateko ondoko datu guztiak bidali behar dira. Taldekide bakoitzaren:
    • Ikastetxea *
    • Adina (jaioteguna) *
    • Izen abizenak * 

    • Etxeko helbidea *

    • E-posta helbidea *

    • Etxeko telefonoa eta mugikorreko zenbakia *

    • Ikuskizunaren azalpena *

    • Musika behar izanez gero, taldearen eta abestiaren izena. *

    • Ikuskizunaren bideo edo ahots grabazioa (musika bada, ahots grabazioa nahiko litzateke beste ikuskizun motak bideo grabazioa aurkeztu beharko dute (www.tuentitube.com helbidearen bitartez Tuentira bideoak oso erraz igo daitezke). Bideoa telefonoarekin, argazki zein bideo kamararekin... grabatu dezakezue.

* Derrigorrezko datuak

*Antolatzaileak datu hauek Harrapazank programa aurrera eramateko soilik erabiliko ditu eta ez dizkio beste inori zabalduko.  (LOPD 15/1999 legeak dioenaren arabera).  Datuak ezabatu, moldatu edo ezeztatzeko Kultur Kabia S.L. enpresara zuzendu (Arlozabal 8 bis, 1C. 48220 Abadiño, Bizkaia).

  • Parte hartzaile guztiek antolakuntzak emango duen guraso baimen bat sinatuta aurkeztu beharko dute parte hartzeko.

  • Izena emateko hainbat modu daude:Tuenti sarearen bitartez.

    • harrapazank@gmail.com helbidera idatziz
    • Korreoz datu guztiak ondoko helbidera bidaliz:
      • TOPAGUNEA Aoiz plaza 1, 3.solairua, 48015 Bilbo.
  • Gala bakoitzean gehienez  talde 8 finalistek parte hartu ahalko dute.
  • Antolatzaileak kasting zein Galan ateratako argazki zein bideoak argitaratzeko eskubidea du.
  • Antolatzaileak bi lehiaketetan aurkezten diren ikuskizun guztiak aztertu eta zein lehiaketara bideratu erabakiko du.
  • Antolakuntzak beharrezko ikusten dituen aldaketak egiteko eskumena du.

    Parte hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.

  • Edozein zalantzatarako 663083736 edo harrapazank@gmail.com

JOZANK TOPAKETAK 2010: ZOZKETA!!

Jozank Topaketetan nor etortzea nahi duzuen jakin nahi dugu . Zuen proposamenak eskertzeko Harrapazank motxila batzuk zozketatuko ditugu iritzia emanez parte hartu duzuen guztion artean .

Zein da zure musika talde euskaldunik gogokoena?

Zein musikari ezagutu nahiko zenuke?

Berri Txarrak, Gatibu, Ken Zazpi … taldeetako kideren baten esperientzia eta trukoak entzun nahi?

Noren zuzeneko akustikoa entzungo zenuke gustura?

Iaz Berri Txarrak taldeko den Gorka Urbizu, Gatibu taldeko Gaizka bateria jolea , Doctor Deseo musika taldeko Josi Jimenez baxu jolea etorri ziren beraien esperientziak azaldu , dituzten influentzia gurekin konpartitu, abestiren bat jo, sariak banatu eta autografoak sinatzeko . Musikari ezagunekin arratsalde pasa interesgarria pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Musikariak nortzuk izango diren zuen esku!!

 

JOZANK TOPAKETAK: apirilak 12,13,14,15 Bilborock aretoan!

 

Loogix.com. Animated avatars. BlackWhite

JOZANK MARATOIA

TXAPELDUNEN ESPERIENTZIAK!

HARRAPAZANK 09ko txapeldunak  jadanik hasi dira esperientzia ahaztezinak bizitzen!

DANTZAZANK LEHIAKETAKO 1.SARIA eskuratu zuen taldea Valderejoko Parke Natureletik itzuli berri da. Bertan, etxola polit baten igaro dute asteburua, multi abentura ekintzak eta eskulanak egin izan dituztelarik! Inbidia ederra ematen dute bertako argazkiek!

 

 

Zuk ere horrelakorik bizi nahi al duzu?? datorren urteko HARRAPAZANK-en parte hartu!

 

 

MIHILUZE FINALA!

DANTZAZANK GALAREN BIDEOA!

Kaixo lagun!

Martxoak 20an Bilborock aretoan ospatu zen Dantzazank Galaren bideoa ikusi nahi? Nerea Aliasek aurkeztu duen dantza lehiaketa nahi beste bider ikusteko aukera duzue! Bilbotar dantzari izar gazteak taula gainean!

 

 

NORGEHIAGOKA PAREKATUA MIHILUZE LEHIAKETA BEREZIAREN FINALEAN!

Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso dituzte.  Bitartean, leihatilan, hainbat eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!

Lehiaketari hasiera berehala eman zaio. Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren,  imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka irabazi eta puntuak eskuratuz.  Azkenik, Ellacuria eta Abusuko lehiakideak  (Jon Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian.  Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi dezake lehia!

Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.

 Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.

 Puntuazioak batu eta onenek finalean egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone García  eta Kirikiño ikastolako Lander Aldaburu eta Urko Sanz! Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!

 Finala aurretik, porra nortzuk irabazi duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten guztia erakutsi dezaten.

Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak, partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45)  asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki batekin. Disfrutatu  musika neskak! Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.

 Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu!

 Sari banaketaren ostean, publikoa famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!

 

 

MIHILUZERA PUBLIKO BEZALA ETORRI NAHI??

Telebistako saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, MP3ak…). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick Vergara, Jokin Lacalle eta Ane Miren García.

Publiko bezala etorri nahi?? sarrera dohainik da! ikuskizuna ospatuko den egunean bertan Bilborock-en gonbidapenak jaso ahalko dituzu 18:30etatik aurrera.

Harrapazank aukera!

 

Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia arrakasta artista aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzazank disko berria distirazank dj dohainik egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gorka urbizu harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia ikusgarriak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musikagintza musikari musikariak nerea alias nia acosta olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzaileak parte hartzea piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia san inazio san mames sari sariak saritu sarrera dohainik skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa taldeak talentu talentu lehiaketa tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa