MIHILUZE FINALA!

NORGEHIAGOKA PAREKATUA MIHILUZE LEHIAKETA BEREZIAREN FINALEAN!

Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso dituzte.  Bitartean, leihatilan, hainbat eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!

Lehiaketari hasiera berehala eman zaio. Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren,  imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka irabazi eta puntuak eskuratuz.  Azkenik, Ellacuria eta Abusuko lehiakideak  (Jon Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian.  Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi dezake lehia!

Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.

 Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.

 Puntuazioak batu eta onenek finalean egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone García  eta Kirikiño ikastolako Lander Aldaburu eta Urko Sanz! Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!

 Finala aurretik, porra nortzuk irabazi duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten guztia erakutsi dezaten.

Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak, partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45)  asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki batekin. Disfrutatu  musika neskak! Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.

 Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu!

 Sari banaketaren ostean, publikoa famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!

 

 

MIHILUZE, GONBIDATU BEREZIAK!

 

Sariak irabazi eta arratsalde pasa entretenigarria igarotzeko gogoa adierazi dute Bilbon ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzea lortu duten 6 bikoteek. Lehiaketa hurbildu ahala urduritasuna nabaria da parte hartzaileen artean, hortaz, famatu jakintza lagungarria izango zaie beraien helburua lortzeko. Gonbidatuen artean Urko Aristi eguraldi aurkezle ezaguna, Onintza Enbeita bertsolaria,  Betizu haur saioaren gidari izandako Joseba Olagarai, Goenkalen ibilitako Yannick Vergara aktorea, Seireneko abeslari den Jokin Lacalle eta  Durangoko Azokari kartel bati esker ezaguna bilakatu zen Ane Miren García bihurrikaria izango dira Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuko duten lehiaketa berezi eta ikusgarri honetan.  Ikusle bezala etorri nahi duenak martxoan 27an,  arratsaldeko 18:30etatik aurrera  Bilborock-era hurbildu baino ez du gonbidapen bat eskuratu ahal izateko. Harrapazank aukera!

 

MIHILUZERA PUBLIKO BEZALA ETORRI NAHI??

Telebistako saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, MP3ak…). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick Vergara, Jokin Lacalle eta Ane Miren García.

Publiko bezala etorri nahi?? sarrera dohainik da! ikuskizuna ospatuko den egunean bertan Bilborock-en gonbidapenak jaso ahalko dituzu 18:30etatik aurrera.

Harrapazank aukera!

 

MIHILUZE, FINALERA JOANGO DIREN TALDEAK

MIHILUZE, FINALISTEN ZERRENDA!


Hona hemen zozketaren emaitzak!

MILESKER izena eman duzuen guzti-guztioi!! Orain, Mihiluze lehiaketa berezira publiko bezala joan zaitezkete (gonbidapenen bila joan baino ez duzue)!


1.taldea (San Inazio BHI)
Maider Apodaka
Jone García

2.taldea (El Salvador Maristas)
Itziar Polancos
Ainhize García

3.taldea (Kirikiño ikastola)
Lander Aldaburu
Urko Sanz

4.taldea (Abusu ikastola)

Leire Landeta
Eztizen Santiago

5.taldea (Zorrotza)
Jorge Estrada Iglesias
Endika Prieto Fernandez

6.taldea (Ignacio Ellacuria)

Jon Ander Castro
Unai Hidalgo

MIHILUZE LEHIAKETA BILBOROCK-en!

Mihiluze tribuaren kide izan nahi?

Trukean sari potoloak irabazteko aukera!!

Parte hartu!


Publiko gisa etorri nahi duzula? Hubildu Bilborock-era eta animatu zure talderik gogokoena!

 

Martxoak 27an, ostirala, 19:30etan

 

Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia arrakasta artista aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzazank disko berria distirazank dj dohainik egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gorka urbizu harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia ikusgarriak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musikagintza musikari musikariak nerea alias nia acosta olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzaileak parte hartzea piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia san inazio san mames sari sariak saritu sarrera dohainik skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa taldeak talentu talentu lehiaketa tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa