Zure etxeko ordenagailuaren bidez abestiak modu erraz eta entretenigarrian sortzen ikasi nahi?
Musika aurre ekoiztu, grabatu, editatu, nahastu eta masterizatzen jakingo duzu ordenagailua erabiliz!

Hutsetik hasita, ordenagailua erabiliz arratsalde baten kantuak sortzea da helburua. Ikastaroa APIRILAREN 23an, arratsaldeko 18:30ean emango da La Bolsa udaltegian, ordu t’erdiko saio praktiko-teorikoa izango duelarik. Fermin Muguruza, Afrika, Esne Beltza, DJ Makala zein Athom Rumba bezalako taldeekin lanean ibili den Jon “Trombon” Elizalde musikaria izango da irakaslea. Eman izena! Dohainik da.
Bidali zure datuak (izen-abizenak, adina, ikastetxea, telefonoa eta posta elektronikoa) harrapazank@gmail.com helbidera martxoak 31 baino lehen!
Anima zaitez!