Dantzazank eta Distirazank lehiaketen 2.kasting-ak heltzear dira! Datorren astean final bakoitzean egongo diren 8 ta
ldeen izenak jakingo ditugu. Artista bilbotar gazteek hilabete eman dute ensaiatzen, Galan plaza bat lortzeko gogor lan egiten. Eta orain egindako lana saritzeko unea heldu da eta zuek publiko moduan etortzeko aukera izango duzue! Zatoz lagunekin kasting bat zuzenean ikustera 
HARRAPAZANK Tuenti sarean jadanik 1000 lagun gaude! Urte bete daramagu Tuentin zuekin bizipenak konpartitzen, lagun artean solasean. Milesker gurekin batera Harrapazank Tuenti lagun taldea osatzen laguntzeagatik. Zuek gabe Harrapazank ez litzateke ezer izango!
Harrapazank Bilbo Tuenti atariak 9000 bisitatik gora eta ehundaka mezu izan ditu urte bete honetan. Tuentia osatzen dugun 1000 lagunen ekarpenei esker Harrapazank programa indartu dugu; zuen aholkuak, zalantzak zein zoriotzeak oso baliagarriak izan zaizkigu.
