JOZANK TOPAKETAK, Gorka Urbizu. KATAMALO. Otsailak 26

 

 

JOZANK TOPAKETAK! Baketen indarrari eutsiz

JOZANK TOPAKETAK, MUSIKARIEN ESPERIENTZIA NERABEEN ESKURA

Iragan ostegunean Bilborock aretoan baketen indarra  nagusitu zen Gaizka Salazar (Gatibu) eta Ramiro Unceta (Lor) bateria joleen eskutik.  Izan ere, musikarien hastapenak, anekdotak zein aholkuak ezagutzeko aukera eskaini zuten Jozank Topaketek. Datozen egunetan, ahotsa eta hitzak zein abesti sorkuntza eta gitarra arloetan sakontzeko aukera izango da. Musikagintzaren nondik norakoak Aiora Renteria, Xabi Fernandez, Gorka Urbizu zein Etxeren ahotik ezagutzeko aukera entretenigarria.

 

 

Lau saioz osaturiko topaketa hauek, musikari ezagunen esperientzia eta ezagutzari esker, instrumentu desberdinak aztertuko dituzte.   Honetarako, Bilborock aretoak bi gune desberdin izango ditu. Baten musikariei buruzko aurkezpen multimedia emanaldiaz gain, Jabi Onaindia moderatzaileak musikarien aurkezpena eta hastapeneei buruzko elkarrizketa burutuko du. Bestean, musikari bakoitzak erakustaldi labur bat burutu eta test labur bati erantzungo diote, publikoaren galderak ere erantzun beharko dituztelarik. Azkenik, oparien zozketa izango da.  Sarrera dohainik da.

 

BAKETEN INDARRA! JOZANK TOPAKETAK

JOZANK TOPAKETAK! formatu berritzailea

Jozank tailerretan, nerabeak eta euskal musikariak berbetan

Bilboko Harrapazank egitasmoak, aurten estreinakoz, Jozank tailerrak jarri ditu abian, eta euskal artistak nerabeengana hurbilduko dira hainbat musika tresnen inguruan lasai eta gertutik hitz egitera.

p056_f01_148x76.jpg

 

Anartz BILBAO | BILBO. GARA

Jozank tailerrak aurkeztu zituen atzo gaztetxoei aisialdia euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dien Harrapazank egitasmoak. Ekimenean parte hartuko duten Gaizka Salazar bateria-jotzaileak eta Ekaitz Fernandez baxu-jotzaileak musikarien bozeramaile jardun zuten aurkezpenean. Tailerren ardatza musika izango da, eta «euskal musikari ezagunek beraien hasierakoak eta esperientziak kontatuko dituzte». Lau saioren bitartez, «bateria, ahotsa, gitarra eta baxuaren gaineko ezagutza landu nahi da». Topaketa horietan, musikariek beraien aurkezpena egingo dute, eta kantuak zein bideoak erabiliz, tankera ezberdinetako musikaren edota musikari ezagunen gainean ere arituko dira.

 

Atzoko aurkezpenean egitasmoa oso interesgarritzat jo zuten bertan ziren bi musikariek. Fernandezek esan zuenez, «musikariak hurbiletik ezagutzeko aukera ona izango da, eta hurbileko sentituko naiz ni ere, oraindik nerabeen grina dudalako». Salazarrek, bestalde, bidean sakontzeko eskatu eta «halako ekimen gehiago egitea faltan bota zuen».

Lau saioak Bilborocken egingo dira, 19.30ean, eta Jabi Onaindia kazetariak gidatuko ditu elkarrizketak. Atzo Gaizka Salazar (Gatibu) eta Ramiro Unzeta (Gor) taldeetako bateria-jotzaileen txanda izan genuen «Baketen indarra» deituriko saioan. Otsailaren 25ean «Ahotsa eta hitzak» izango dituzte mintzagai, Xabi Fernandez (Kerobia) eta Aiora Renteriak (Zea Mays). Otsailaren 26an «Abesti sorkuntza eta gitarra» da gaia, eta Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Etxe bakarlaria, hizlariak. Tailerrak martxoaren 4an bukatuko dira, «Baxua, kantaren oinarri erritmikoa» ahotan hartuta, Josi Gimenez (Dr. Deseo) eta Ekaitz Fernandezen (Split 77) jardunarekin.

Lau saio hauetaz gainera, Jon Elizalde artistak «Ordenagailu bidezko musika sorkuntzari» buruzko ikastaroa emango du La Bolsa udaltegian apirilaren 23 eta 30ean.

Harrapazanken egitarauak bere bideari jarraitzen dio, eta tailerrak ez ezik, Sugan eta Kauta taldeen kontzertua ere antolatu du martxoaren 13rako, Bilborock aretoan bertan, 20.00etan eta 6 euroren truke.

Dantzazank

Jozank tailerrarekin batera, Dantzazank lehiaketak osatzen du aurtengo berrikuntza. Nerea Aliasek aurkeztuko duen dantza saioa Bilborocken egingo da martxoaren 20an, 19.30ean, eta dantzari taldeek koreografiak antolatu eta aurkeztu beharko dituzte bertan. Lan horretarako, dantzari euskaldun batek gidatutako klaseak jasoko dituzte astean behin gazteek, otsailean eta martxoan, koreografo famatuen bisita eta guzti.

Ekimenekin bukatzeko, martxoaren 27an Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek aurkeztutako Mihiluze telebista saioaren edizio berria izango da, pertsonaia famatuen parte-hartzearekin.

Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 6 euro abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia argazkiak atera arrakasta artista artistak aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoa bideoak bilbao bilbio bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bitxikeriak bizkaitarra break dantza break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzariak dantzazank dantzazank gala deia egunkaria disko berria distirazank dj dohainik egiptoera egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria emanems crew epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak erreportaia esfortsua eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala galderak egin gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteak protagonista gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gonbidatu bereziak gorka urbizu hamaika telebista harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza i ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izarrak izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank maratoia jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia koreografia ikusgarriak koreografiak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musika taldea musikagintza musikari musikariak musikariak ezagutu nerabe nerabeak nerea alias nia acosta nola jarri oihan vega olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzailea parte hartzaileak parte hartzea pausuak piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia salgai san inazio san mames sare sozialak sari sariak saritu sarrera dohainik sarrerak sarrerak salgai seiren sinatu skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa talde lana taldeak talentu talentu lehiaketa talentua tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa