DANTZAZANK GALA 2010!

DISTIRAZANK GALA 2010

Horra hor Distirazank Galan grabatutako erreportaia! laster Dantzazank-en bideoa ikusgai izango da. Laster arte artistak!!

DANTZARI BILBOTAR DISTIRATSUAK DANTZAZANK GALAN!

ZORIONAK GUZTIOI! zuek bai dantzari finak, benetan. Larunbateko Gala ikusgarria izan zen, koreografia distiratsuak izan ziren Bilborock aretoan. Maila handiko ikuskizunetaz disfrutatu zuen publiko martxosoak. Argiz eta kolorez jantzitako eskenatokiak maila handiko dantzari gazteak bildu zituen, protagonistak akzioan ikusteko une hunkigarriak bizi izan genituen.

 

Epaileak izerditan blai ibili ziren erabakia hartu bitartean, beraien lana ez zen batere erraza izan... hiru talde aukeratu behar izan zituzten. Ezinaren ezinez azkenean 4 taldek eskuratu zuten saria. ZORIONAK aurtengo maila paregabea izan da!

Hurrengo urtean ere zuen zain izango gara! dantzazank!!

1.SARIA  (Ellakuria institutua)
•    Maider Zarragoitia Arenal
•    Saydi Lubanzadio Aldama
•    Adriana Calvo Sanchez
•    Nerea Gracia Zarraga
•    Haizea Larrosa Regil
•    Rakel Rego Vizarraga



2.SARIA  (Begoñako Andra Mari, Uribe Kosta ikastola, Kirikiño ikastola, Santa Maria del Carmen)
•    Mikel Sanchez
•    Erik Zubiri
•    Paul Beranger
•    Alvaro Villalba

3.SARIA: 2 talderen artean banatu izan da
•    IZASKUN GALAN (Abusu Ikastola)
•    IPURDI MUGIGARRIAK (Gabriel Aresti institutua): Sara Aldekoa y Sheila Aldekoa

 

EMANEMS CREW TALDEAREN IKUSKIZUNA DANTZAZANK GALAN

GAUR GAUEAN DANTZAZANK GALA HAMAIKA TELEBISTAN!

Gaur gauean, apirilak 29, Dantzazank Galari buruzko erreportaia telebistan ikusi dezakezue! Hamaika Telebistak gaur Dantzazank Gala emango du 22:30ean, 8GARREN KALEA programaren baitan hain zuzen ere. Bilboko artista gazteak gaur Hamaika Telebistan ikusgai!

DANTZAZANK FINALA LARUNBATEAN! ESKURATU ZURE GONBIDAPENA!!

Larunbat honetan Bilboko gazte martxosoenen koreografiak ikusteko aukera izango dugu. DANTZAZANK lehiaketako dantzariek beraien ikuskizun distiratsuak erakutsiko dizkigute Bilborock aretoan. Dantza gustuko duzula? zatoz Dantzazank-era publiko bezala, dohainik da!Bilborock-en gonbidapenak zain dituzu! pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal ditu.

Gala ikusgarri honetan Itxaso Paia bertsolari eta aktorea, Eneko Balerdi dantzari eta koreografo profesionala eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktorea (gure Risto) izango dira epaileak. Gazteek DJ Novo-ren laguntzarekin epaimahaikideak liluratzen ahaleginduko dira. Nork irabaziko ote du Dantzazank lehiaketaren II.edizioa? erabakia ez da bat ere erraza izango... zuen animoak behar dituzte!

Dantzarien magia gutxi balitz, Tor Magoaren eskutik truko  batzuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Gau magikoa izango dugu Bilborock-en! zatoz zure talde gogokoenak animatzera! Harrapazank aukera! Dantzazaaank!

BIHAR DISTIRAZANK FINALA BILBOROCK ARETOAN! ZATOZ FINALERA!

Bihar arratsaldean 19:30ean Distirazank Gala izango da Bilborock-en! oraindik ere Bilborock-en gonbidapenak daude. Gogoratu pertsona bakoitzak 2 sarrera baino ezin dituela hartu. Arin, agortzear daude eta!

 

Oihan Vega Gaztea irratiko DJ eta esatariak gidatuko du bilbotar gazteen dantza ikusgarrien finala.  Azken asteotan finalistak ensaiatzen buru-belarri ibili dira eta bihar emaitza ikusteko ordua izango da.  Zein taldek irabaziko ote du Distirazank lehiaketa? zatoz zuzenean ikustera. Xabi Paya bertsolariak,  Andrea Arribazala Teleberriko aurkezleak eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktoreak erabakiko dute. Izan ere, beraiek izango dira finaleko aurkezle famatuak.

Bestalde, finala DJ Novo DJak girotuko du. Hori gutxi balitz, Seiren musika taldeko kideak izango ditugu gonbidatu berezi moduan. Zuzeneko musika ikusgarriaz disfrutatzeko aukera izango duzue!
 Harrapazank aukera! zatoz Distirazank Galara! eskuratu zure gonbidapena
Wink

 

MIHILUZE FINALA!

NORGEHIAGOKA PAREKATUA MIHILUZE LEHIAKETA BEREZIAREN FINALEAN!

Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso dituzte.  Bitartean, leihatilan, hainbat eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!

Lehiaketari hasiera berehala eman zaio. Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren,  imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka irabazi eta puntuak eskuratuz.  Azkenik, Ellacuria eta Abusuko lehiakideak  (Jon Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian.  Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi dezake lehia!

Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.

 Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.

 Puntuazioak batu eta onenek finalean egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone García  eta Kirikiño ikastolako Lander Aldaburu eta Urko Sanz! Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!

 Finala aurretik, porra nortzuk irabazi duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten guztia erakutsi dezaten.

Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak, partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45)  asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki batekin. Disfrutatu  musika neskak! Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.

 Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu!

 Sari banaketaren ostean, publikoa famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!

 

 

DANTZAZANK GALA, dantzari gazteen talentua lau haizetara!

Urduritasuna, ilusioa, dantza egiteko gogoa  izan dira nagusi Dantzazank Gala hasi aurreko orduetan. Otsailak 17an burututako kasting-a pasa eta finalean egotea lortu duten taldeak,  landutako koreografia buru-belarri fintzen aritu izan dira arratsaldeko 4etatik. Epaimahaikide zein ikusleak liluratzeko lau astetako lan gogorraren emaitza argitaratzear. Dantzari bilbotar gazteen distira lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea. Ikusleak ere gogotsu etorri izan dira. Gonbidapenak banatu beharreko momentua iritsi orduko, Bilborock inguruan ilara amaigabeak  aretoa inguratu izan dute  Nerea Aliasek aurkeztutako finala nork irabaziko ote duen jakinminez.

Gala puntual hasi da,  19:30ean dena prest. Eskumako harmailan  Ugaitz Alegria dantzari eta aktorea, Ikerne Goikoetxea aktore eta koreografoa eta Gaztea Irratiko esataria den “Jon Gotzon” serio-serio eta adi-adi ibili dira gazteak eskenatokian noiz agertuko zain. Bitartean, Nerea Aliasek Galaren aurkezpenarekin hasi eta taldeen harrera burutzen joan da. Tartean, Special J  DJak finala girotzeaz arduratu da. Hortaz gain, hainbat sorpresa izan dira: break dantzarien erakustaldia eta Gilkitxaro antzerki taldeak eskainitako bakarrizketa esaterako. Ikusleen artean txaloak, algarak eta txistuak dantzarien taldeak agertu orduko. Dantzariak dotore-dotore beraien koreografia ikusgarriak taularatzen, talentu erakustaldi paregabea Bilborock-en. Hauen aurrean,  Ugaitz Alegriaren iritzi teknikoak, azken entsegu egunean gonbidatu berezia izandako Ikerne Goikoetxearen Galarekiko irizpidea eta Risto euskalduna bihurtu den Jon Gotzon irrati esatariak  beraien balorazioak eskaini izan dituzte ikusleen babes zein txistupean.

Epaileak ez dute erabaki erraza izan, kalitate goreneko ikuskizunak aukeran. Hala ere, aukeratu beharra izan dute, eta  parte hartzaile gazteenek eskuratu izan dute 6 pertsonentzako multiabentura asteburua. Izan ere, epaileen iritziz  12 eta 13 urteko Karmelo-Solokoetxeko ikasleek ( Ane Ines Landeta, Xabier Olaizola, Garazi Cadierno, Iker Díaz de Basurto, Usue Miyar, Urtzi Fontetxa) burutu dute erakustaldirik txukunena. Bigarren saria Kirikiño Ikastolako ikasleek (Irati Agirrezabalaga, Paula Arbelaiz, Eztizen Alonso, Helen Asenjo, Eneko Aparicio) eskuratu izan dute, 6 lagunentzako Ibaizabal jaitsiera  burutzeko aukera izango dutelarik. Azkenik, Karmelo-Solokoetxeko beste talde bat (Maddi Fuente, Alazne Morales, Ainhoa Urtiaga, Jon Elorza, Martin Ibarra) izan da saritua, ELKAR MEGADENDARI esker 30€tako 6 bono jaso izan dituztelarik,  bertan gustuko duten aukeratu eta posible duten guztia erosi dezaten. 

Sari banaketaren ostean talde guztiek bat egin, eta koreografia ikusgarri bat eskaini dute, beraien arteko giro ona agerikoa izan delarik. Esperientzia polit bat bizi izan dutela eta beraien arteak laguntasuna nagusi dela argi erakutsi izan diete ikusleei. Azken finean denak suertatu dira  hein batean irabazle, entseguetan burututako lanaren emaitza kalitate handiko koreografia izan baita. Esfortzuaren indarrez beraien helburuak bete izan dituzte.

 Nerea Aliasek gala bukatutzat eman bezain pronto, ikusleak apurka-apurka joan izan dira Bilborock Aretoa husten. Gazteek, ordea, oraindik ere sorpresatxu bat izan dute zain: askari handi bat! Parte hartzaile guztiak solasean, laguntasunak lehiakortasuna albo batera utzi izan du.  Tripak ondo bete bezain pronto, gazteen dantza gogoak koreografiak errepikatzera eraman ditu. Koreografia guztiak behin eta berriz errepikatu izan dituzte, hau izan dute beraien Harrapazank-en baitan burutu izan duten azken dantza entsegua. Auskalo etorkizunean dantzari profesional izan eta Harrapazank-era gonbidatu berezia gisa etorriko diren!

Eskerrik asko Dantzazank lehiaketan izena eman izan duzuen guztioi! Zuek gabe ezingo genuke horrelako ekimen zoragarririk burutu.

Eskerrak baita Ylenia Sánchez, Ikerne Goikoetxea, Ugaitz Alegria, Jon Gotzon, DJ Special J, break dantzari, Gilkitxaro antzerki taldea eta hau guztia posible egin duten ikastetxeei. Milesker baita Elkar liburudendari ere.

 

 

12Hurrengoak >
Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 6 euro abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia argazkiak atera arrakasta artista artistak aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoa bideoak bilbao bilbio bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bitxikeriak bizkaitarra break dantza break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzariak dantzazank dantzazank gala deia egunkaria disko berria distirazank dj dohainik egiptoera egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria emanems crew epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak erreportaia esfortsua eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala galderak egin gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteak protagonista gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gonbidatu bereziak gorka urbizu hamaika telebista harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza i ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izarrak izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank maratoia jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia koreografia ikusgarriak koreografiak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musika taldea musikagintza musikari musikariak musikariak ezagutu nerabe nerabeak nerea alias nia acosta nola jarri oihan vega olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzailea parte hartzaileak parte hartzea pausuak piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia salgai san inazio san mames sare sozialak sari sariak saritu sarrera dohainik sarrerak sarrerak salgai seiren sinatu skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa talde lana taldeak talentu talentu lehiaketa talentua tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa