

Sarrerak Aste Santuko oporren ondoren Bilborock aretoan eta BBKren orotariko kutxazainetan salgai jarriko dira!


Sarrerak Aste Santuko oporren ondoren Bilborock aretoan eta BBKren orotariko kutxazainetan salgai jarriko dira!
Kaixo lagun!
Martxoak 20an Bilborock aretoan ospatu zen Dantzazank Galaren bideoa ikusi nahi? Nerea Aliasek aurkeztu duen dantza lehiaketa nahi beste bider ikusteko aukera duzue! Bilbotar dantzari izar gazteak taula gainean!
Telebistako saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat, MP3ak…). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick Vergara, Jokin Lacalle eta Ane Miren García.
Publiko bezala etorri nahi?? sarrera dohainik da! ikuskizuna ospatuko den egunean bertan Bilborock-en gonbidapenak jaso ahalko dituzu 18:30etatik aurrera.
Harrapazank aukera!