DANTZAZANK GALA, dantzari gazteen talentua lau haizetara!

Urduritasuna, ilusioa, dantza egiteko gogoa  izan dira nagusi Dantzazank Gala hasi aurreko orduetan. Otsailak 17an burututako kasting-a pasa eta finalean egotea lortu duten taldeak,  landutako koreografia buru-belarri fintzen aritu izan dira arratsaldeko 4etatik. Epaimahaikide zein ikusleak liluratzeko lau astetako lan gogorraren emaitza argitaratzear. Dantzari bilbotar gazteen distira lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea. Ikusleak ere gogotsu etorri izan dira. Gonbidapenak banatu beharreko momentua iritsi orduko, Bilborock inguruan ilara amaigabeak  aretoa inguratu izan dute  Nerea Aliasek aurkeztutako finala nork irabaziko ote duen jakinminez.

Gala puntual hasi da,  19:30ean dena prest. Eskumako harmailan  Ugaitz Alegria dantzari eta aktorea, Ikerne Goikoetxea aktore eta koreografoa eta Gaztea Irratiko esataria den “Jon Gotzon” serio-serio eta adi-adi ibili dira gazteak eskenatokian noiz agertuko zain. Bitartean, Nerea Aliasek Galaren aurkezpenarekin hasi eta taldeen harrera burutzen joan da. Tartean, Special J  DJak finala girotzeaz arduratu da. Hortaz gain, hainbat sorpresa izan dira: break dantzarien erakustaldia eta Gilkitxaro antzerki taldeak eskainitako bakarrizketa esaterako. Ikusleen artean txaloak, algarak eta txistuak dantzarien taldeak agertu orduko. Dantzariak dotore-dotore beraien koreografia ikusgarriak taularatzen, talentu erakustaldi paregabea Bilborock-en. Hauen aurrean,  Ugaitz Alegriaren iritzi teknikoak, azken entsegu egunean gonbidatu berezia izandako Ikerne Goikoetxearen Galarekiko irizpidea eta Risto euskalduna bihurtu den Jon Gotzon irrati esatariak  beraien balorazioak eskaini izan dituzte ikusleen babes zein txistupean.

Epaileak ez dute erabaki erraza izan, kalitate goreneko ikuskizunak aukeran. Hala ere, aukeratu beharra izan dute, eta  parte hartzaile gazteenek eskuratu izan dute 6 pertsonentzako multiabentura asteburua. Izan ere, epaileen iritziz  12 eta 13 urteko Karmelo-Solokoetxeko ikasleek ( Ane Ines Landeta, Xabier Olaizola, Garazi Cadierno, Iker Díaz de Basurto, Usue Miyar, Urtzi Fontetxa) burutu dute erakustaldirik txukunena. Bigarren saria Kirikiño Ikastolako ikasleek (Irati Agirrezabalaga, Paula Arbelaiz, Eztizen Alonso, Helen Asenjo, Eneko Aparicio) eskuratu izan dute, 6 lagunentzako Ibaizabal jaitsiera  burutzeko aukera izango dutelarik. Azkenik, Karmelo-Solokoetxeko beste talde bat (Maddi Fuente, Alazne Morales, Ainhoa Urtiaga, Jon Elorza, Martin Ibarra) izan da saritua, ELKAR MEGADENDARI esker 30€tako 6 bono jaso izan dituztelarik,  bertan gustuko duten aukeratu eta posible duten guztia erosi dezaten. 

Sari banaketaren ostean talde guztiek bat egin, eta koreografia ikusgarri bat eskaini dute, beraien arteko giro ona agerikoa izan delarik. Esperientzia polit bat bizi izan dutela eta beraien arteak laguntasuna nagusi dela argi erakutsi izan diete ikusleei. Azken finean denak suertatu dira  hein batean irabazle, entseguetan burututako lanaren emaitza kalitate handiko koreografia izan baita. Esfortzuaren indarrez beraien helburuak bete izan dituzte.

 Nerea Aliasek gala bukatutzat eman bezain pronto, ikusleak apurka-apurka joan izan dira Bilborock Aretoa husten. Gazteek, ordea, oraindik ere sorpresatxu bat izan dute zain: askari handi bat! Parte hartzaile guztiak solasean, laguntasunak lehiakortasuna albo batera utzi izan du.  Tripak ondo bete bezain pronto, gazteen dantza gogoak koreografiak errepikatzera eraman ditu. Koreografia guztiak behin eta berriz errepikatu izan dituzte, hau izan dute beraien Harrapazank-en baitan burutu izan duten azken dantza entsegua. Auskalo etorkizunean dantzari profesional izan eta Harrapazank-era gonbidatu berezia gisa etorriko diren!

Eskerrik asko Dantzazank lehiaketan izena eman izan duzuen guztioi! Zuek gabe ezingo genuke horrelako ekimen zoragarririk burutu.

Eskerrak baita Ylenia Sánchez, Ikerne Goikoetxea, Ugaitz Alegria, Jon Gotzon, DJ Special J, break dantzari, Gilkitxaro antzerki taldea eta hau guztia posible egin duten ikastetxeei. Milesker baita Elkar liburudendari ere.

 

 

Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia arrakasta artista aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoak bilbao bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzazank disko berria distirazank dj dohainik egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gorka urbizu harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia ikusgarriak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musikagintza musikari musikariak nerea alias nia acosta olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzaileak parte hartzea piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia san inazio san mames sari sariak saritu sarrera dohainik skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa taldeak talentu talentu lehiaketa tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa