

Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso dituzte. Bitartean, leihatilan, hainbat eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!
Lehiaketari hasiera berehala eman zaio. Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren, imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka irabazi eta puntuak eskuratuz. Azkenik, Ellacuria eta Abusuko lehiakideak (Jon Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian. Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi dezake lehia!
Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.
Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.
Puntuazioak batu eta onenek finalean egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone García eta Kirikiño ikastolako Lander Aldaburu eta Urko Sanz! Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!
Finala aurretik, porra nortzuk irabazi duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten guztia erakutsi dezaten.
Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak,
partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako
multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45) asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta
irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor
gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki
batekin. Disfrutatu musika neskak!
Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek
irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.
Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko
parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke
horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu! Sari banaketaren ostean, publikoa
famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz
egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten
gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean
ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du
etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!