
Kaixo lagunok!
Ostiral honetan, otsailak 12 , Dantzazank eta Distirazank lehiaketetan izena emateko epea bukatzen da. Parte hartzeko prest bazaudete, ostirala baino lehen taldea osatu, taldekideen datu guztiak bildu eta guri bidali!
Sariak irabazi eta arratsalde pasa entretenigarria igarotzeko gogoa adierazi dute Bilbon ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzea lortu duten 6 bikoteek. Lehiaketa hurbildu ahala urduritasuna nabaria da parte hartzaileen artean, hortaz, famatu jakintza lagungarria izango zaie beraien helburua lortzeko. Gonbidatuen artean Urko Aristi eguraldi aurkezle ezaguna, Onintza Enbeita bertsolaria, Betizu haur saioaren gidari izandako Joseba Olagarai, Goenkalen ibilitako Yannick Vergara aktorea, Seireneko abeslari den Jokin Lacalle eta Durangoko Azokari kartel bati esker ezaguna bilakatu zen Ane Miren García bihurrikaria izango dira Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuko duten lehiaketa berezi eta ikusgarri honetan. Ikusle bezala etorri nahi duenak martxoan 27an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Bilborock-era hurbildu baino ez du gonbidapen bat eskuratu ahal izateko. Harrapazank aukera!

Mihiluze tribuaren kide izan nahi?
Trukean sari potoloak irabazteko aukera!!
Parte hartu!
Publiko gisa etorri nahi duzula? Hubildu Bilborock-era eta animatu zure talderik gogokoena!
Martxoak 27an, ostirala, 19:30etan
