


Horra hor Distirazank Galan grabatutako erreportaia! laster Dantzazank-en bideoa ikusgai izango da. Laster arte artistak!!
Larunbat honetan Bilboko gazte martxosoenen koreografiak ikusteko aukera izango dugu. DANTZAZANK lehiaketako dantzariek beraien ikuskizun distiratsuak erakutsiko dizkigute Bilborock aretoan. Dantza gustuko duzula? zatoz Dantzazank-era publiko bezala, dohainik da!Bilborock-en gonbidapenak zain dituzu! pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal ditu.
Gala ikusgarri honetan Itxaso Paia bertsolari eta aktorea, Eneko Balerdi dantzari eta koreografo profesionala eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktorea (gure Risto) izango dira epaileak. Gazteek DJ Novo-ren laguntzarekin epaimahaikideak liluratzen ahaleginduko dira. Nork irabaziko ote du Dantzazank lehiaketaren II.edizioa? erabakia ez da bat ere erraza izango... zuen animoak behar dituzte!
Dantzarien magia gutxi balitz, Tor Magoaren eskutik truko batzuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Gau magikoa izango dugu Bilborock-en! zatoz zure talde gogokoenak animatzera! Harrapazank aukera! Dantzazaaank!

1. PANPIN KAXA: Maider, Adriana, Nerea, Haizea, Rakel eta Saydi. Ellakuria ikastetxekoak.

2. EZ DUT NAHI: Imanol, Aitor, Oihana, Naia, Iskar. Gabriel Aresti ikastetxekoak.

3. EMANEMS CREW: Mikel, Guille, Erik, Paul eta Alvaro. Begoñako Andra Mari, Bilboko Frantsesa, Kirikiño eta Santa Maria del Carmen ikastetxekoak.
4. IPURDI MUGIGARRIAK: Sara eta Sheila. Gabriel Aresti ikastetxea.
5. IZASKUN GALAN: Abusu Ikastolakoa.
6. DEUSTU STREET: Garazi, Maitane, Amaia, Ane eta Irena. Deustu ikastolakoak.
7. FUNKY CREW: Endika, Ainhoa, Saioa, Helen, Eztizen eta Eneko. Kirikiño ikastolakoak.
8. TALDEA: Maider Fernandez, Udane Fernandez, Jone Olaizola eta Garazi Lopez de Agileta. Solokoetxe ikastetxekoak.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!
GALARAKO GONBIDAPENAK, ASTE SANTU ONDOREN BILBOROCKEN JASO AHAL IZANGO DIRA. PERTSONA BAKOITZAK SOILIK 2 GONBIDAPEN HARTU AHALKO DITU.



Hamaika Telebistak Distirazank talentu lehiaketaren inguruan argitaratu duen bideoa ikusi nahi baduzu, sakatu hemen


Sarrerak Aste Santuko oporren ondoren Bilborock aretoan eta BBKren orotariko kutxazainetan salgai jarriko dira!
LEHIAKETETAKO OINARRIAK-2010:
- Euskararen presentzia.
- Taldekide kopurua.
- Ikuskizunaren grabazioa.
- Taldea neska eta mutilek osatzea.
- Ikuskizunen iraupena.
o 1.
saria: ikas
bidaiarako diru laguntza edo multiabentura asteburu pasa 6 lagunentzat. (Ikasbidaiarako
diru laguntza jasotzeko taldekide guztiak ikastetxe berekoak izan behar dira ). o 2.
saria: Arratsalde
pasa paintball edo karting egiten. o 3.
saria:
Elkarmegadendako bonoak.
Epai-mahai batek apirilean aukeratuko ditu irabazleak. Epamahaiak horrela erabakiz gero, sariak huts gera daitezke.
Izen abizenak *
Etxeko helbidea *
E-posta helbidea *
Etxeko telefonoa eta mugikorreko zenbakia *
Ikuskizunaren azalpena *
Musika behar izanez gero, taldearen eta abestiaren izena. *
Ikuskizunaren
bideo edo ahots grabazioa (musika bada, ahots grabazioa nahiko litzateke
beste ikuskizun motak bideo grabazioa aurkeztu beharko dute (www.tuentitube.com helbidearen bitartez Tuentira bideoak oso erraz igo daitezke). Bideoa telefonoarekin, argazki zein bideo kamararekin... grabatu dezakezue.
* Derrigorrezko
datuak *Antolatzaileak
datu hauek Harrapazank programa aurrera eramateko soilik erabiliko ditu eta ez
dizkio beste inori zabalduko. (LOPD
15/1999 legeak dioenaren arabera). Datuak
ezabatu, moldatu edo ezeztatzeko Kultur Kabia S.L. enpresara zuzendu (Arlozabal 8 bis, 1C. 48220 Abadiño, Bizkaia).
Parte hartzaile guztiek antolakuntzak emango duen guraso baimen bat sinatuta aurkeztu beharko dute parte hartzeko.
Izena emateko hainbat modu daude:Tuenti sarearen bitartez.
Parte
hartzeko aurreko baldintza guztiak onartzea derrigorrezkoa da.
Edozein zalantzatarako 663083736 edo harrapazank@gmail.com
| 12 | Hurrengoak > |