Larunbat honetan Bilboko gazte martxosoenen koreografiak ikusteko aukera izango dugu. DANTZAZANK lehiaketako dantzariek beraien ikuskizun distiratsuak erakutsiko dizkigute Bilborock aretoan. Dantza gustuko duzula? zatoz Dantzazank-era publiko bezala, dohainik da!Bilborock-en gonbidapenak zain dituzu! pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal ditu.
Gala ikusgarri honetan Itxaso Paia bertsolari eta aktorea, Eneko Balerdi dantzari eta koreografo profesionala eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktorea (gure Risto) izango dira epaileak. Gazteek DJ Novo-ren laguntzarekin epaimahaikideak liluratzen ahaleginduko dira. Nork irabaziko ote du Dantzazank lehiaketaren II.edizioa? erabakia ez da bat ere erraza izango... zuen animoak behar dituzte!
Dantzarien magia gutxi balitz, Tor Magoaren eskutik truko batzuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Gau magikoa izango dugu Bilborock-en! zatoz zure talde gogokoenak animatzera! Harrapazank aukera! Dantzazaaank!

Bideoa osorik ikusi nahi? ikusteko sakatu hemen
DISTIRAZANK Galan Seiren taldearen abestietaz gozatzeko aukera izan zenuten, hura bai giroa!! Benetan gustuko duzuela ikusirik disko berriaren aurrerapen single-a berriro abesteko aukera eskaini nahi dizuegu! abestuzank!!
Bihar arratsaldean 19:30ean Distirazank Gala izango da Bilborock-en! oraindik ere Bilborock-en gonbidapenak daude. Gogoratu pertsona bakoitzak 2 sarrera baino ezin dituela hartu. Arin, agortzear daude eta!
Oihan Vega Gaztea irratiko DJ eta esatariak gidatuko du bilbotar gazteen dantza ikusgarrien finala. Azken asteotan finalistak ensaiatzen buru-belarri ibili dira eta bihar emaitza ikusteko ordua izango da. Zein taldek irabaziko ote du Distirazank lehiaketa? zatoz zuzenean ikustera. Xabi Paya bertsolariak, Andrea Arribazala Teleberriko aurkezleak eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktoreak erabakiko dute. Izan ere, beraiek izango dira finaleko aurkezle famatuak.
Bestalde, finala DJ Novo DJak girotuko du. Hori gutxi balitz, Seiren musika taldeko kideak izango ditugu gonbidatu berezi moduan. Zuzeneko musika ikusgarriaz disfrutatzeko aukera izango duzue!
Harrapazank aukera! zatoz Distirazank Galara! eskuratu zure gonbidapena 

Azken bi egunotan GOSE, LOR, SEIREN, BETAGARRI eta HESIAN taldeetako kideak hobeto ezaguteko aukera izan dugu. Beraien esperientziak ezagutu, beraien trukoak ikasi, zuzenean zelan jotzen duten ikusi... GAUR BATERIAren inguruan hitz egiteko BETAGARRI eta KOKEIN musika taldeetako BATERIA JOLEAK izango ditugu gurekin; beraiek hobeto ezagutzeaz gain BATERIAren inguruan ikasteko aukera izango dugu, baita SARIAK irabazi, GALDETU, ARGAZKIAK ATERA eta SINATZEKO denbora ere! ZATOZ BILBOROCK-ERA 19:30ean! SARRERA DOHAINIK DA!
BIHAR BAXUAren txanda izango da! horretarako KAUTA eta SEIREN taldeetako musikarien laguntza izango dugularik, irakasle paregabeak ezta!!
19:30etatik aurrera musikariak ezagutu, zalantzak argitu eta musikariak hurbil-hurbil izateko aukera izango duzu!!

IAZKO JOZANK MARATOIAREN BIDEOAK IKUSGAI!
1. PANPIN KAXA: Maider, Adriana, Nerea, Haizea, Rakel eta Saydi. Ellakuria ikastetxekoak.

2. EZ DUT NAHI: Imanol, Aitor, Oihana, Naia, Iskar. Gabriel Aresti ikastetxekoak.

3. EMANEMS CREW: Mikel, Guille, Erik, Paul eta Alvaro. Begoñako Andra Mari, Bilboko Frantsesa, Kirikiño eta Santa Maria del Carmen ikastetxekoak.
4. IPURDI MUGIGARRIAK: Sara eta Sheila. Gabriel Aresti ikastetxea.
5. IZASKUN GALAN: Abusu Ikastolakoa.
6. DEUSTU STREET: Garazi, Maitane, Amaia, Ane eta Irena. Deustu ikastolakoak.
7. FUNKY CREW: Endika, Ainhoa, Saioa, Helen, Eztizen eta Eneko. Kirikiño ikastolakoak.
8. TALDEA: Maider Fernandez, Udane Fernandez, Jone Olaizola eta Garazi Lopez de Agileta. Solokoetxe ikastetxekoak.
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!
GALARAKO GONBIDAPENAK, ASTE SANTU ONDOREN BILBOROCKEN JASO AHAL IZANGO DIRA. PERTSONA BAKOITZAK SOILIK 2 GONBIDAPEN HARTU AHALKO DITU.
| 123 | Hurrengoak > |