DISTIRAZANK ETA DANTZAZANK DEIA EGUNKARIAN!

DANTZAZANK FINALA LARUNBATEAN! ESKURATU ZURE GONBIDAPENA!!

Larunbat honetan Bilboko gazte martxosoenen koreografiak ikusteko aukera izango dugu. DANTZAZANK lehiaketako dantzariek beraien ikuskizun distiratsuak erakutsiko dizkigute Bilborock aretoan. Dantza gustuko duzula? zatoz Dantzazank-era publiko bezala, dohainik da!Bilborock-en gonbidapenak zain dituzu! pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal ditu.

Gala ikusgarri honetan Itxaso Paia bertsolari eta aktorea, Eneko Balerdi dantzari eta koreografo profesionala eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktorea (gure Risto) izango dira epaileak. Gazteek DJ Novo-ren laguntzarekin epaimahaikideak liluratzen ahaleginduko dira. Nork irabaziko ote du Dantzazank lehiaketaren II.edizioa? erabakia ez da bat ere erraza izango... zuen animoak behar dituzte!

Dantzarien magia gutxi balitz, Tor Magoaren eskutik truko  batzuetaz gozatzeko aukera izango dugu. Gau magikoa izango dugu Bilborock-en! zatoz zure talde gogokoenak animatzera! Harrapazank aukera! Dantzazaaank!

DANTZAZANK KASTING-a HAMAIKA TELEBISTAN!

Bideoa osorik ikusi nahi? ikusteko sakatu hemen

ESKURATU ZURE SARRERA! ZATOZ ESNE BELTZA ETA LAIN IKUSTERA

Apirilaren 30ean

Loogix.com. Animated avatars. Negative

 

+

Loogix.com. Animated avatars. Motley

BBK-ren orotariko kutxazainetan

eta Bilborock-en 6€tan salgai!

 

DISTIRAZANK GALA IKUSGARRIA IZAN ZEN!

Gala ikusgarria eta jendetsua izan zen larunbatean Bilborock-en. Publikoaren berotasunak Distirazank lehiaketako gazteen lan bikaina babestu zuen esfortsuaren uzta jasotzeko Galan. Finalisten talentua ezin distiratsuagoa! baina zoritxarrez hiru taldek baino ezin zuten irabazi. ZORIONAK GUZTIOOOI! talentua

 

1. SARIA: HAURREN AMETSAK

Ikas bidaiarako 1000€tako diru laguntza edo asteburu pasa

2. SARIA: FUNKY'S

Karting ala paintball arratsalde pasa

3. SARIA: ENEKO NOVALES

30€tako bonoa liburu, diskoetan gastatzeko

 

 

Epaileen erabakia ez zen bat ere erraza izan, zalantzak izan ziren nagusi. Xabi Paya, Andrea Arrizabalaga eta Lander Otaolaren lana benetan zaila izan zen. Hala ere, zoriontzekoa da beraiek Gala osoan zehar egin zuten lana.

Horra hor Galako zenbait argazki; aurrerapena baino ez da. Laster guztiak jarriko ditugu!

 

 

SEIREN TALDEA BIZKAITARRAREN AURRERAPEN SINGLE-a!

DISTIRAZANK Galan Seiren taldearen abestietaz gozatzeko aukera izan zenuten,  hura bai giroa!! Benetan gustuko duzuela ikusirik disko berriaren aurrerapen single-a berriro abesteko aukera eskaini nahi dizuegu! abestuzank!!

BIHAR DISTIRAZANK FINALA BILBOROCK ARETOAN! ZATOZ FINALERA!

Bihar arratsaldean 19:30ean Distirazank Gala izango da Bilborock-en! oraindik ere Bilborock-en gonbidapenak daude. Gogoratu pertsona bakoitzak 2 sarrera baino ezin dituela hartu. Arin, agortzear daude eta!

 

Oihan Vega Gaztea irratiko DJ eta esatariak gidatuko du bilbotar gazteen dantza ikusgarrien finala.  Azken asteotan finalistak ensaiatzen buru-belarri ibili dira eta bihar emaitza ikusteko ordua izango da.  Zein taldek irabaziko ote du Distirazank lehiaketa? zatoz zuzenean ikustera. Xabi Paya bertsolariak,  Andrea Arribazala Teleberriko aurkezleak eta Lander Otaola Vaya Semanitako aktoreak erabakiko dute. Izan ere, beraiek izango dira finaleko aurkezle famatuak.

Bestalde, finala DJ Novo DJak girotuko du. Hori gutxi balitz, Seiren musika taldeko kideak izango ditugu gonbidatu berezi moduan. Zuzeneko musika ikusgarriaz disfrutatzeko aukera izango duzue!
 Harrapazank aukera! zatoz Distirazank Galara! eskuratu zure gonbidapena
Wink

 

ZOZKETA: ESNE BELTZA eta LAIN ikusteko SARRERAK IRABAZI!!

APIRILAREN 30ean ESNE BELTZA eta LAIN taldeen kontzertua Bilborock-en! Etortzeko preeest?? Zorionekoa zu! 2 pertsonentzako bi sarrera zozketatzen ditugu. Zer egin behar duzun? oso erraza, hurrengo bi galdera hauei erantzun baino ez duzu!

 

  • Zein da Esne Beltza taldearen Myspace helbidea?
  • Eta Lain taldearena?


Bidali erantzunak harrapazank@gmail.com helbidera. Erantzun apirilaren 28a baino lehen.

 

MUSIKARIEKIN BERBALDIAK! JOZANK MARATOIA BILBOROCK-EN DOHAINIK!

Azken bi egunotan GOSE, LOR, SEIREN, BETAGARRI eta HESIAN taldeetako kideak hobeto ezaguteko aukera izan dugu. Beraien esperientziak ezagutu, beraien trukoak ikasi, zuzenean zelan jotzen duten ikusi... GAUR BATERIAren inguruan hitz egiteko BETAGARRI eta KOKEIN musika taldeetako BATERIA JOLEAK izango ditugu gurekin; beraiek hobeto ezagutzeaz gain BATERIAren inguruan ikasteko aukera izango dugu, baita SARIAK irabazi, GALDETU, ARGAZKIAK ATERA eta SINATZEKO denbora ere! ZATOZ BILBOROCK-ERA 19:30ean! SARRERA DOHAINIK DA!

BIHAR BAXUAren txanda izango da! horretarako KAUTA eta SEIREN taldeetako musikarien laguntza izango dugularik, irakasle paregabeak ezta!!

19:30etatik aurrera musikariak ezagutu, zalantzak argitu eta musikariak hurbil-hurbil izateko aukera izango duzu!!

IAZKO JOZANK MARATOIAREN BIDEOAK IKUSGAI!

 

 

DANTZAZANK, DISTIRAZANK eta ESNE BELTZA + LAIN SARRERAK ESKURATU!!

DANTZAZANK eta DISTIRAZANK GALETARA JOATEKO GONBIDAPENAK JADANIK BILBOROCK-EN!DOHAINIK DIRA! Pertsona bakoitzak 2 sarrera hartu ahal ditu ;)


ESNE BELTZA+ LAIN kontzertuaren SARRERAK BBK-ren kutxazainetan eta BILBOROCK-en

tan SALGAI!!

< Aurrekoak12345678910Hurrengoak >
Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 6 euro abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia argazkiak atera arrakasta artista artistak aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoa bideoak bilbao bilbio bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bitxikeriak bizkaitarra break dantza break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzariak dantzazank dantzazank gala deia egunkaria disko berria distirazank dj dohainik egiptoera egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria emanems crew epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak erreportaia esfortsua eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala galderak egin gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteak protagonista gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gonbidatu bereziak gorka urbizu hamaika telebista harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza i ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izarrak izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank maratoia jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia koreografia ikusgarriak koreografiak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musika taldea musikagintza musikari musikariak musikariak ezagutu nerabe nerabeak nerea alias nia acosta nola jarri oihan vega olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzailea parte hartzaileak parte hartzea pausuak piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia salgai san inazio san mames sare sozialak sari sariak saritu sarrera dohainik sarrerak sarrerak salgai seiren sinatu skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa talde lana taldeak talentu talentu lehiaketa talentua tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa