Sariak irabazi eta arratsalde pasa entretenigarria igarotzeko gogoa adierazi dute Bilbon ospatuko den Mihiluze saio berezian parte hartzea lortu duten 6 bikoteek. Lehiaketa hurbildu ahala urduritasuna nabaria da parte hartzaileen artean, hortaz, famatu jakintza lagungarria izango zaie beraien helburua lortzeko. Gonbidatuen artean Urko Aristi eguraldi aurkezle ezaguna, Onintza Enbeita bertsolaria, Betizu haur saioaren gidari izandako Joseba Olagarai, Goenkalen ibilitako Yannick Vergara aktorea, Seireneko abeslari den Jokin Lacalle eta Durangoko Azokari kartel bati esker ezaguna bilakatu zen Ane Miren García bihurrikaria izango dira Kike Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuko duten lehiaketa berezi eta ikusgarri honetan. Ikusle bezala etorri nahi duenak martxoan 27an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera Bilborock-era hurbildu baino ez du gonbidapen bat eskuratu ahal izateko. Harrapazank aukera!