Xabi Paya, Aitziber Garmendia, Asier Hormaza, Ane Zabala, Ana Elordi eta Iban Garate taula gainean.
Komeriaren kluba Estatu Batuetako stand-up comedy entretenimendu genero ezagunaren euskal bertsioa da. Amerikako hiri handietako
kafeetan eta klubetan, aktoreak eszenara igo eta, banketa baten eta mikrofono
baten laguntzaz, entzuleriari barre eginarazi behar dio hizkuntzaren eta
keinuen bitartez. Bilborock aretoaren fokopean, Euskal Herriko osoko aktore
ezagunek bikotekideen arteko gorabeherak, euskara irakasleen zoroaldiak,
Ondarruko beraneanteen abenturak eta beste hainbat istorio kontatuko dituzte.