
Jozank Topaketetan nor etortzea nahi duzuen jakin nahi dugu . Zuen proposamenak eskertzeko Harrapazank motxila batzuk zozketatuko ditugu iritzia emanez parte hartu duzuen guztion artean .
• Zein da zure musika talde euskaldunik gogokoena?
• Zein musikari ezagutu nahiko zenuke?
• Berri Txarrak, Gatibu, Ken Zazpi … taldeetako kideren baten esperientzia eta trukoak entzun nahi?
• Noren zuzeneko akustikoa entzungo zenuke gustura?
Iaz Berri Txarrak taldeko den Gorka Urbizu, Gatibu taldeko Gaizka bateria jolea , Doctor Deseo musika taldeko Josi Jimenez baxu jolea… etorri ziren beraien esperientziak azaldu , dituzten influentzia gurekin konpartitu, abestiren bat jo, sariak banatu eta autografoak sinatzeko . Musikari ezagunekin arratsalde pasa interesgarria pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Musikariak nortzuk izango diren zuen esku!!
JOZANK TOPAKETAK: apirilak 12,13,14,15 Bilborock aretoan!

LOR taldea entsutea
Milesker zure proposamenagatik, zuen laguntzarik esker Jozank osatuko dugu! Jadanik Jozank Zozketan sartu zara! harrapazank@gmail.com-era zure izen-abizenak, telefonoa, jaiotze data eta zure auzo/herriaren izena bidali mesedez.
Harrapazank motxila bat irabazteko aukerak dituzu. Zenbat eta proposamen gehiago orduan eta aukera gehiago. Jozank Maratoian zein euskal musika ezagutu nahiko zenuke?
Milesker berriz ere! Tuentin ere espero zaitugu! =)
Lehenik eta behin milesker zure proposamenengatik. Zure laguntzari esker Jozank Topaketa zein kontzerturako gustuko dituzun taldeak ezagutzeko aukera izango dugu. Zure laguntza eskertzeko gaur eta bihar Bilborock aretoan Harrapazank motxila bat izango duzu zain. Zatoz zure saria jasotzera!
* GAUR, otsailak 17, 18:30etatik 19:30ak arte Bilborock aretoaren beheko solairuan (Distirazank kasting-a ospatzen egongo den lekuan).
* BIHAR, otsailak 18, 18:30etatik 19:30ak arte Bilborock aretoaren beheko solairuan (Distirazank kasting-a ospatzen egongo den lekuan).
Motxila polit bat duzu zain, zure opariaren bila etortzea baino ez duzu!!
Laster arte!!
Harrapazank