HARRAPAZANK 09ko txapeldunak jadanik hasi dira esperientzia ahaztezinak bizitzen!
MIHILUZE
LEHIAKETA BEREZIAN 1.SARIAeskuratu zuen bikotea lagunekin batera
olatuak hartzen ibili da iragan igandean! egun pasa ahaztezina taula
gainean!
Zuk ere horrelakorik bizi nahi al duzu??datorren urteko HARRAPAZANK-en parte hartu!
Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak
bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide
bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso
dituzte. Bitartean, leihatilan, hainbat
eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde
entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu
eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank
programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi
aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako
guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!
Lehiaketari hasiera berehala eman zaio.
Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza
Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa
zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren,imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta
Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako
gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka
irabazi eta puntuak eskuratuz.Azkenik,
Ellacuria eta Abusuko lehiakideak(Jon
Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian.Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen
artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi
dezake lehia!
Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi
eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko
galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.
Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta
definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere
ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.
Puntuazioak batu eta onenek finalean
egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone
García eta Kirikiño ikastolako Lander
Aldaburu eta Urko Sanz!Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!
Finala aurretik, porra nortzuk irabazi
duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman
dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten
guztia erakutsi dezaten.
Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak,
partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako
multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45)asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta
irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor
gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki
batekin. Disfrutatumusika neskak!
Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek
irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.
Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko
parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke
horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu!
Sari banaketaren ostean, publikoa
famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz
egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten
gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean
ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du
etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!
Sariak irabazi eta arratsalde pasa entretenigarria igarotzeko gogoa adierazi dute Bilbon ospatuko den Mihiluze saio
berezian parte hartzea lortu duten 6
bikoteek. Lehiaketa hurbildu ahala urduritasuna nabaria da parte
hartzaileen artean, hortaz, famatu jakintza lagungarria izango zaie beraien
helburua lortzeko. Gonbidatuen artean Urko
Aristi eguraldi aurkezle ezaguna, Onintza
Enbeita bertsolaria,Betizu haur
saioaren gidari izandako Joseba Olagarai,
Goenkalen ibilitako Yannick Vergara aktorea, Seireneko abeslari den Jokin
Lacalle etaDurangoko Azokari kartel
bati esker ezaguna bilakatu zen Ane
Miren García bihurrikaria izango dira Kike
Amonarriz eta Ilaski Serranok aurkeztuko duten lehiaketa berezi eta
ikusgarri honetan.Ikusle bezala etorri nahi duenak martxoan 27an,arratsaldeko
18:30etatik aurreraBilborock-era
hurbildu baino ez du gonbidapen bat
eskuratu ahal izateko. Harrapazank aukera!
Telebistako
saio arrakastatsuak Bilborock aretoa plato bihurtuko du martxoaren 27an.
Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ilaski Serrano eta Kike Amonarrizek gazte bilbotarren
lehia gidatuko dute. Bitartean, partaideak famatuen laguntzarekin jokoan dauden
sariak irabazten ahaleginduko dira (multiabentura egun pasa 6 laguntzat,
MP3ak…). Artista gonbidatuak Urko Aristi, Onintza Enbeita, Joseba Olagarai, Yannick
Vergara, Jokin Lacalle eta Ane Miren García.
Publiko bezala etorri nahi??sarrera dohainik da! ikuskizuna ospatuko den egunean bertan Bilborock-en gonbidapenak jaso ahalko dituzu 18:30etatik aurrera.
Hona hemen zozketaren emaitzak! MILESKER
izena eman duzuen guzti-guztioi!! Orain, Mihiluze lehiaketa berezira
publiko bezala joan zaitezkete (gonbidapenen bila joan baino ez duzue)!
1.taldea (San Inazio BHI) Maider Apodaka Jone García
2.taldea (El Salvador Maristas) Itziar Polancos Ainhize García