MARTXOAN: KAUTA+SUGAN, DANTZAZANK GALA eta MIHILUZE!

KAUTAREN AZKEN DISKOA IRABAZI!

GALDERA BURUGABEAK

(Upppssssss!)

 

WWW.HARRAPAZANK.COM blogean ondoko

inkesta kuxkuxeroa erantzunez gero…

KAUTAren “Isladak” azken diskoa irabazi dezakezu!

3 ale zozketatuko ditugu!

 

Adierazi zure izen-abizenak eta e-posta (emaila)

saritua izanez gero zurekin harremanetan jartzeko!

eskerrik asko!

 

ZE MUSIKA TALDE GUSTATZEN ZAIZKIZU?

  • Berri Txarrak
  • Une
  • Esne beltza
  • Kauta
  • Ezinean
  • Ken7
  • Kemen Lertxundi
  • Etxe
  • Kerobia
  • Betagarri
  • Manent
  • The Uski’s
  • Desoreka
  • Gatibu
  • Kokein
  • Fermin Muguruza
  • Sei Urte
  • Sugan
  • Seiren
  • Hesian
  • Lor
  • Lain
  • _____________________
  • __________________
  • __________________

 BALORATU ONDORENGO ZALETASUNAK: BOROBILDU ZENBAKI BAT (1=GUTXI ETA 5=ASKO) 

  • Musika entzutea    1 2 3 4 5
  • Beldurrezko filmak  ikustea  1 2 3 4 5
  • Lokalean lagunekin egotea   1 2 3 4 5
  •  Tuentira konektatzea   1 2 3 4 5
  • Bide-jolasetan jolastea  1 2 3 4 5
  • Kirola egitea   1 2 3 4 5
  • Antzerkira joatea  1 2 3 4 5
  • Telebista ikustea  1 2 3 4 5
  • Zinemara joatea  1 2 3 4 5
  • Beste zaletasunik aipatuko zenuke? 
    • _____________________
    • __________________
    • __________________

 ZEIN EUSKALDUN FAMATUREKIN JOANGO ZINATEKE BIDAIA BAT EGITERA? JARRI X BAT

  • Mikel Moreno (Kauta)
  • Nerea Alias
  • Iban Garate
  • Amets Arzallus
  • Aimar Olaizola
  • Nerea Garmendia
  • Fernando Llorente
  • Ilaski Serrano
  • Mikel Aranburu
  • Gorka Urbizu
  • Barbara Goenaga
  • Unax Ugalde
  • Oihan Vega
  • Naroa Agirre
  • Xabi Fernandez (Kerobia)
  • Eneritz Iturriaga
  • Iñaki Lopez (Pásalo)
  • _____________________
  • __________________
  • __________________
                                                                                                                          ZEIN LEHIAKETA MOTATAN PARTE HARTU ZENUKE?
  •  Musika
  • Dantza
  • Kirola
  • Talentu lehiaketa
  • Moda desfilea
  • Antzerki taldea
  • DJ lehiaketa
  •  Break dance
  • Grafitti lehiaketa
  • _____________________
  • __________________
  • __________________
KAUTA ETA SUGAN ZUZENEAN! Disko berrien aurkezpena

PRIMIZIA: KAUTAREKIN SOLASEAN!

Zuen disko berria Durango Azokara begira kaleratu zenuten, harrera ezin hobea izan duzue ezta?

Bai, oso gustura gaude izan duen harreragatik, gaur egun geroz eta zailagoa da diskoak saltzea. Aitzitik, Durangoko azokari esker, salmentak gutxi gora behera mantentzen dira. Oso kontent gaude.

Zelan definituko zenukete lan berriaren arima hitz bitan?
Ilusioa eta sentimendua.

Grabaketa iazko udan burutu zenuten, zer moduzkoak izan zen Bartzelonako estudioetan bizitako esperientzia?

Esperientzia ahaztezina izan zen. Hilabete pasa genuen Cerdanyola del Valles eta Sant Feliu de Guixols herrietan. Nahiz eta gogorra izan. lortutako emaitzarekin oso gustura geratu gara. Bertan ezagututako jendearekin oso harreman ona dugu.  Aurreko bi diskoak Haritz Harreguy-rekin  grabatu genituen Euskal Herrian bertan, grabaketa eta nahasketa lanak Txosse eta Santi Garciaren  esku izan zirelarik.

Entzule saria irabazi zenutenetik bilakaera nabaria izan duzue…

Aurrera pauso bat izan zen. Izan ere, irratian agertzeak jendearengana iristeko erraztasun handiagoa eman zigun, ondorioz kontzertuak emateko aukerak areagotu ziren. Honek, diskoetxe batekin kontaktuan jarri gintuen… eta dagoeneko hirugarren diskoa argitaratu dugu!

Zenbat urterekin hasi zinetan musikari lanetan?

Mikel eta biok (Adrian) 18-19 urterekin hasi ginen, Kautarekin batera. Gorka ordea betidanik darama bateria jotzen , 9 urte zituela hasi zen.

Hastapenak zailak izan al ziren?

Lagun koadrila  bat ginen, talde gehienak bezala hobby moduan murgildu ginen musikagintzan. Lehen entseguak, abestiak, lehen kontzertua, maketa… baita zozketak burutu ere soinu ekipoa erosteko. Hastapenak ez dira batere errazak izaten, hala ere, zailagoa izaten da urteak pasa ahala merkatuan indartsu jarraitu  eta hasieran bezain gogotsu egotea.

Zein gomendio emango zenieke hasi berri diren musikariei?

Gogo handiak  izatea, musika asko entzutea eta ahalik eta kontzertu gehien ematea.


Sugan taldearekin batera zuzeneko kontzertu bat eskainiko duzue Bilborock aretoan, zerbait aurreratzerik bai?

18-19 bat abesti prestatu ditugu Bilbon eskainiko dugun kontzertura begira. Azken disko osoa joko dugu, baita lehenengo eta bigarren diskoko hainbat abesti ere.


Zer suposatzen du Harrapazank bezalako programa arrakastatsu baten parte hartzeak?
Ilusio handia egiten digu horrelako programa batean parte hartzeak; gogotsu gabiltza; martxoaren 13a iristeko zain.


Jarraitzaileekin zuzenekoetan duzuen hartu-emana zelan definituko zenukete?
Kontzertuetako gauzarik handiena jarraitzaileekin sortzen den hartu-emana da. Hain da berezia… Ezin genezake hitzekin adierazi bertan sentitzen duguna.


Publiko fidela duzue biretan, eskenatokitik kanpo ba al duzue harremanik?

Internet bidez zaletu askorekin zuzeneko harremana dugu. Gaur egungo teknologiek norabide biko komunikazioa lantzea errazten dute. Guk batez ere Myspace, Tuenti eta Facebook erabiltzen ditugu gure zaleen iritzi, proposamenak jaso zein harremanak garatzeko.


Bilborock-en zuen hitzak abesten izango diren gazteeentzako mezurik…

Kontzertu polita izango da Bilborock-ekoa, areto ederra da eta Sugan taldearekin batera
primeran pasako dugu! Animatu! Harrapazank aukera.

ATHLETIC! BILBOTARRON ORROA!

 

Atzerritarrak euki baleukoz

Hobea izango zen
ez zuen galduko  inoiz
 
Atzerritarrak euki baleukoz
Hobea izango zen
ez zuen galduko  inoiz
 
Baina honela
ez zen gehiago ATHLETIC izango
 
Baina honela
ez zen gehiago ATHLETIC izango
 
eta nik, ATHLETIC nuen maite
eta nik, ATHLETIC nuen maite
JOZANK TOPAKETAK, Etxe, disko berriaren aurrerapena!

 

 

 

 

 

 

 

JOZANK TOPAKETAK HEDABIDEETAN

BIDEOA IKUSGAI: http://www.eitb.com/bideoak/osoa/97140/jozank-gazteek-euskera-erabiltzeko-modu-musikalena/

 

BAT EGIN! ASKO GARA BAINA ZU FALTA ZARA!

TUENTI, HI5 eta FACEBOOK-en

ERE ZURE ZAIN!

BAT EGIN HARRAPAZANK SAREAREKIN!

IZAN NOBEDADE GUZTIEN BERRI

 

JOZANK TOPAKETAK, Gorka Urbizu eta Etxe zuzenean!

 

 

 

Eskerrik asko bideo eta argazkiengatik Koldo!

Atzo ederto pasa zenuten ezta? =)

 

 

 

HARRAPAZANK AUKERA!

Loogix.com. Animated avatars.

< Aurrekoak12345678910Hurrengoak >
Bilatu

Etiketak
1.saria 2.edizioa 2.saria 2010 6 euro abesti abestiak abusu. kirikiño afizioa aholkuak aiora renteria aisialdia akademia anekdotak antzerki taldea antzerkia argazkiak atera arrakasta artista artistak aste santuko oporren ostean asteburu pasa athletic de bilbao azken diskoa bakarrizketak baketak baketen indarra bateria bateria joleak berbaldia berbaldiak bertsoa bideo lehiaketa bideoa bideoak bilbao bilbio bilbo bilboko udala bilborock bilbotar bilbotarrak bitxikeriak bizkaitarra break dantza break dantzari break dantzariak brok casting dantza dantzari dantzariak dantzazank dantzazank gala deia egunkaria disko berria distirazank dj dohainik egiptoera egitaraua egun pasa ekaitz hernandez elkarrizketa ellacuria emanems crew epaile epaileak erakustaldia erakustaldiak erreportaia esfortsua eskulanak esne beltza esperientzia esperientziak etxe euskara euskara saila euskaraz euskera ez dut nahi!! famatuak finala finalistak funky futbola gaizka salazar gala galderak egin gatibu gazte gazte bilbotarrak gazteak gazteak protagonista gazteria gilkitxaro gitarra gonbidapenak gonbidatu bereziak gorka urbizu hamaika telebista harrapazank harrapazank bilborock mihiluze saio berezia bi harrapazank. bilborock hip-hop hondartza i ibaizabal jeitsiera ikasi ikasle ikasleak ikastetxeak ikuskizun ilaski serrano ilusioa instrumentuak irabazi irabazle irabazleak iritzia irteera itxaso paia izar izarrak izaskun galan izena eman jendetsua jokin lacalle jon trombon joseba olagarai jozank jozank maratoia jozank topaketak kantu kartela kasting kasting-ak kastinga kauta kerobia kike kike amonarriz kirikiño ikastola koldo komeriaren kluba kontzertu kontzertua kontzertuak kopa koreografia koreografia ikusgarriak koreografiak lagunak lagunek olatuak hartzen lain lehia lehiaketa lehiaketa berezia lehiaketak logela multimedia lor mak maristak mihiluze moda desfilea multi abentura musika musika taldea musikagintza musikari musikariak musikariak ezagutu nerabe nerabeak nerea alias nia acosta nola jarri oihan vega olatuak onintza enbeita ordenagailu bidezko musika sorkuntza ikastaroa panpin kaxa parte hartu parte hartzailea parte hartzaileak parte hartzea pausuak piragua primizia programa indartu proposamenak protagonistak publiko ramiro unceta saio berezia salgai san inazio san mames sare sozialak sari sariak saritu sarrera dohainik sarrerak sarrerak salgai seiren sinatu skunk funk sorkuntza sortu sugan surf ikastaroa talde lana taldeak talentu talentu lehiaketa talentua tuenti txapeldunak urko aristi xabi fernandez yannick vergara ylenia lópez z zerrenda zorionak zorrotza zozketa zuzenean zuzenekoa