DANTZAZANK lehiaketan 2.saria irabazi zutenek Bilboko txokorik ederrenak piraguan ibiliz ikusi ahal izan dituzte! Lagunekin Bilbo ezagutzeko modu berri eta entretenigarria!
DANTZAZANK lehiaketan 2.saria irabazi zutenek Bilboko txokorik ederrenak piraguan ibiliz ikusi ahal izan dituzte! Lagunekin Bilbo ezagutzeko modu berri eta entretenigarria!
HARRAPAZANK 09ko txapeldunak jadanik hasi dira esperientzia ahaztezinak bizitzen!
MIHILUZE LEHIAKETA BEREZIAN 1.SARIA eskuratu zuen bikotea lagunekin batera olatuak hartzen ibili da iragan igandean! egun pasa ahaztezina taula gainean!
Zuk ere horrelakorik bizi nahi al duzu?? datorren urteko HARRAPAZANK-en parte hartu!
HARRAPAZANK 09ko txapeldunak jadanik hasi dira esperientzia ahaztezinak bizitzen!
DANTZAZANK LEHIAKETAKO 1.SARIA eskuratu zuen taldea Valderejoko Parke Natureletik itzuli berri da. Bertan, etxola polit baten igaro dute asteburua, multi abentura ekintzak eta eskulanak egin izan dituztelarik! Inbidia ederra ematen dute bertako argazkiek!
Zuk ere horrelakorik bizi nahi al duzu?? datorren urteko HARRAPAZANK-en parte hartu!
AURTENGO HARRAPAZANK PROGRAMAREN EKIMENAK BUKATU DIRA, ESPERIENTZIA POLITA EZTA?? ZEINETAN DISFRUTATU DUZU GEHIEN?? Dantza , musika topaketak, kontzertuak, Mihiluze lehiaketa berezia…
ETA ZER GEHITUKO ZENUKE
DATORREN URTERA BEGIRA??
ZURE IRITZIAK DATORREN URTEKO ESKAINTZA INTERESGARRIAGOA BIHURTU DEZAKE!
EZ LOTSATU, HARRAPAZANK HOBETZEN AUSARTU!
ZU ZEU ZARA PROTAGONISTA!

KAUTAREN "ISLADAK" DISKOA NORTZUK IRABAZI OTE DUTE? JADANIK ZOZKETA BURUTU DUGU.HONA HEMEN IRABAZLEEN IZEN-ABIZENAK.... URDURI!?
Arantza Alava López
Lara Palacios García
Olatz Gojenola
ZORIONAK!! gurekin harremanetan jarri zaitezte mesedez: harrapazank@gmail.com
MILESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!

Kaixo lagun!
Martxoak 20an Bilborock aretoan ospatu zen Dantzazank Galaren bideoa ikusi nahi? Nerea Aliasek aurkeztu duen dantza lehiaketa nahi beste bider ikusteko aukera duzue! Bilbotar dantzari izar gazteak taula gainean!

BIHAR, APIRILAK 21, DANTZAZANK LEHIAKETAN IZENA EMAN ZUTEN GAZTEEK ARTEBI DANTZA AKADEMIA (DEUSTU) BISITATZEKO AUKERA IZANGO DUTE. BERTAN FUNKY KLASE BAT ZUZENEAN IKUSI ETA AKADEMIA BERA EZAGUTUKO DUTE.
ASTE SANTUKO OPORREN OSTEAN...
KAUTAren 3 disko aleak nortzuk irabazi duten jakingo dugu!
ADI!
Gonbidatu ospetsuak parte hartzaileak bezain urduri hurbildu dira Bilborock aretora. Partaideek beraien kide bihurtuko ziren famatuak ezagutu, eta lehiaketari buruzko azalpenak jaso dituzte. Bitartean, leihatilan, hainbat eta hainbat lagun hurbildu dira beraien gonbidapena jaso eta arratsalde entretenigarri bat igarotzeko asmoz.Lehiakideak jarraibideak berehala ulertu eta Kike Amonarriz zein Ilaski Serranok hasiera eman diote Harrapazank programaren baitan ospatu den Mihiluze lehiaketa bereziari. Probekin hasi aurretik, publikoak bere porra osatu du, bi talderen aldeko apustua eginaz. Hurbildutako guztiek gainera, Mihiluze lehiaketaren kamiseta bat jaso dute!
Lehiaketari hasiera berehala eman zaio. Erantzuna emanda atalarekin lehenengoak San Inazioko Maider eta Jone, Onintza Enbeita bertsolariarekin batera. Kikek galderak egin eta partaideek esandakoa zein hilabeteri dagokion esan dute. Ondoren, imihintzioka ibili dira hitzak asmatu nahian. Maristaseko Ainhize eta Maiderrek ere proba berdinak burutu dituzte. Ondoren, Kirikiño eta Zorrotzako gazteak ( Lander, Urko, Jorge eta Endika) ibili dira lehian, norgehiagoka irabazi eta puntuak eskuratuz. Azkenik, Ellacuria eta Abusuko lehiakideak (Jon Ander, Unai, Leire eta Eztizen) aritu dira aurre hartu nahian. Buruz buruko bikaina, giro ezin hobean. Puntuaketen artean alde nabarmenak egon arren, oraindik badago zer aldatu. Edonork irabazi dezake lehia!
Publikoak ere parte hartzeko aukera izan du, sariak ere irabazi dituelarik. Izan ere, Kike publiko artera jaitsi eta bi zenbaki eskatu ditu. Zenbatu eta bi pertsonak, Bilboz Badakit jolaseko galdera bati erantzun eta jolasa irabazi dute.
Bigarren itzulian, taldeak hitzak eta definizioak batzen eta eroglifikoak asmatzen nahiko lan izan dute! Bertsotan ere ibili dira Potokumeak atalean, baita esamesak deskodetze lanetan ere.
Puntuazioak batu eta onenek finalean egoteko plaza eskuratu dute! San Inazio ikastetxeko Maider Apodaka eta Jone García eta Kirikiño ikastolako Lander Aldaburu eta Urko Sanz! Beraiekin batera Onintza Enbeita eta Jokin Lacalle izango dira, adi eta zuhur, sari potoloa nork irabaziko!!
Finala aurretik, porra nortzuk irabazi duten jakin dugu, asmatzaileak asko izan dira. Zozketa burutu eta bi lagunek eraman dute Bilboz Badakit jolasa, lagun zein familia artean Bilboren inguruan dakiten guztia erakutsi dezaten.
Hau dun/k hau urduritasuna, famatuak,
partaideak eta publikoa aztoratuta dago. Nork irabaziko ote du 6 lagunentzako
multiabentura egun pasa? Famatu desberdinen adinak (15-25, 26-35, 36-45) asmatzen dutenek! Eta gehien asmatu eta
irabazle…. Kirikiño ikastolako Lander eta Urko izan dira! Zorioonak bikote! Nor
gonbidatuko ote dute asteburu pasara? Bigarren saria San Inaziokoak irabazi zuten. Maider eta Jone poz-pozik joan ziren etxera bakoitza I-Pod txiki txiki
batekin. Disfrutatu musika neskak!
Hirugarren saria, Elkarmegadendako 2 bono, Maristetako Ainhize eta Maiderrek
irabazi zituzten, nahi dituzten liburu eta diskoak erosteko aukera paregabea.
Zorionak eta eskerrik asko gainontzeko
parte hartzaile zein gonbidatu guztiei ere. Zuek gabe ezingo litzateke
horrelako ekimen dibertigarri eta interesgarririk burutu! Sari banaketaren ostean, publikoa
famatuengana hurbildu eta argazkiak ateratzen ibili dira, baita beraiekin hitz
egiten ere! Egunarekin bukatzeko, Mihiluze saio berezian parte hartu duten
gazte guztiek askari eder bat izan dute, bapo-bapo jan eta famatuekin solasean
ibili dira guztiak! Hortaz gain, bakoitzak Bilboz Badakit jolasa eraman du
etxera. Arratsalde pasa entretenigarria Harrapazank programaren eskutik!
| 123456 | Hurrengoak > |